Oreka TXen ibilbidea 1997an hasi zenetik lanak eta gozamenak bat egin dute. Banda bezala egin diren kontzertuez gain, 10 proiektutik gora garatu dira eta 1.000 kontzertu baino gehiago eman dira mundo zabalean.

Txalapartaren inguruko ikerketa, esperimentazioa eta uztarketa izan dira oreka TXen eguneroko zioa eta bide honetan diziplina eta kultura ezberdinetako artistekin elkartu dira duten onena eman eta munduak emateko duena jasoz.

11 proiektu gauzatu dituzte txalaparta ardatz dela, hainbat artista eta baliabide bere inguruan dantzan jarriz, baita hainbat proiekturen inguruan txalaparta dantzan jarriz ere.

Esperientzia guzti hauek ospatu eta ikustarazteko webgune berria abiarazi da, proiektuen lagin batzuez gozatu eta bidean aurkitu ditugunei esker ona eskaintzeko.