Oreka TX... Zure neurrira

Ekitaldi berezi bat antolatu nahi duzu? Botaiguzu ideia eta hobekien egokitzen den proposamena egingo dizugu.

Oreka TXek hainbat formatu eta ikuskizun mota eskaintzen dizkizu. Zure ekitaldiaren helburu, ikuslego edo espaziora egokitzen dugu gure proposamena.

Zure ekitaldirako propio sortutako emanaldia sor dezakegu edo gure ibilbidean zehar arrakastatsuenak izan direnetakoen artean aukeratu dezakezu:

Oreka TX txalapartariak

Harkaitz Mtz. de San Vicente eta Mikel Ugarte

Gure txalapartari bikotearen abilezia eta malgutasunak edozein motatako ekitaldietan bakarkako saioa eskaini zein molde guztietako taldeekin bateratzeko ahalmena ematen die. Harrizko eta egurrezko txalaparta erabiliz ikuslegoa harritu eta hunkituko dutela ziurtatzen dizugu.

  • Zure taldearekin elkarlan bat eskaini nahi diguzu?
  • Ikusentzuneko baten soinu-bandan parte hartzea?
  • Zure gonbidatuei Agur dotore bat egin?

Esaiguzu behar duzuna eta proposamen txukuna prestatuko dizugu.

Oreka TX banda

Oreka TXen formatu ohikoena da, zeozergaitik izango da

Taldea musikari hauek osatzen dute:

  • Harkaitz Martinez eta Mikel ugarte: Harrizko eta egurrezko txalaparta Mixel Ducau: saxoa, alboka, banbuzko klarinetea
  • Iñigo Egia: Munduko perkusioak
  • Juanjo Otxandorena: Buzukia

Txalaparta hurbiletik (Workshop)

Txalaparta hobeto ulertu edo ulertarazi nahi baduzu, musika sortzearen gozamena frogatu edo besterik gabe, esperientzia berezi bat bizi, ikuskizuna baino lehen edo ondoren txalaparta tailerra ere antolatu dezakegu, publiko ezberdinetara egokitua, beti ere.

360º proposamenak: Txalap.ART

Oreka TXen grinak asetzeko musikaz haratago doan Txalap.ART ekoiztetxea sortzea erabaki zuten Igor Otxoak eta Harkaitz Martinezek. Sormena zentruan dagoela, ekitaldiak bere osotasunean ekoizpenari ekin zioten.

Hortaz, ekitaldi bat antolatu nahi baduzu, Txalap.ARTek ideiak, diseinua, logistika, produkzioa eta beharrezko duzun edozein esparrutan lagun zaitzake. Jar zaitez gurekin harremanetan eta zure ideia merezi duen bezela jantziko dugu.

Hortaz, ekitaldi bat antolatu nahi baduzu…

Txalap.ARTek ideiak, diseinua, logistika, produkzioa eta beharrezko duzun edozein esparrutan lagun zaitzake. Jar zaitez gurekin harremanetan eta zure ideia merezi duen bezela jantziko dugu.