Azken 500 urteetako euskal sortzaileen piezak bateratzen ditu Labeque ahizpen Amoria proiektuak.

Nazioarte mailan azken hamarkadetako pianojole esanguratsuenetakoak diren Labeque ahizpak bere sustaraietara bueltatu eta euskal musikari omenaldi bat egitea erabaki zutenean, lehenago ere aliatu musikal izan zuten Thierry Biscaryrekin harremanetan jarri ziren.

Proposamen horretarako sortu zen Hegiak boskotea, Oreka TXeko txalapartariak (Harkaitz Mtz. de San Vicente eta Mikel Ugarte), Thierry Biscary bera, Eñaut Elorrieta eta Ander Zulaika elkartuz. Beraiekin batera, Marielle eta Katia Labeque lagunduz, Carlos Mena kontratenore gasteiztarra, Elena Mtz. de Murguía biolaganbista Donostiarra eta Eskolania Easo Araoz abesbatza ere izan dira.

XVI. mendetik gaur arteko euskal musikaren gorazarre bitxi honetarako Antxieta, Sarasate, Aita Donostia, Guridi eta Ravelen piezekin batera Alberto Iglesias Thierry Biscary eta Oreka TX-ren konposizio berriak ere aukeratu dituzte, zenbait herrikoi anonimorekin batera.

Amoria izendatu duten errepertorioan Haika Mutil, Haurtxoa seaskan, Deskalabratua naiz eta Ave Maria bezalako pieza tradizionalak Elurra Iruñan eta Discret charme aux arbres bezalako garaikideekin osatzen da, Ravelen boleroaren irakurketa berezi bezain paregabearekin bukatzeko.

Oreka TX-ek “Bateran” pieza sortu dugula espresuki proiektu honetarako, egurrezko txalapartarentzako joera berri bat proposatuz.

Uztailetik biran ari den proposamen ekleptiko hau Austria, Alemania eta Frantziako hainbat lekutan aritu da eta Euskal herrian aurkezten ari dira egunotan.

Formatu digitalean ere kaleratzea erabakita, Elkar-en Donostaiko estudioetan, Labeque ahizpen Erroman dutenean eta Azkoitiko Santa Cruz komentuan grabatu zen 2018ko uztailean.