Gure musikari handiak

“Gure Musikari Handiak” Euskal Herriko musikaren bost pertsonai historiko berreskuratzen dituen kale ikuskizuna da.

Maurizia panderoarekin, Leon albokarekin, Fasio trikitiarekin eta Pello Zuaznabar eta Ramon Goikoetxea txalapartarekin islatzen dituzten erraldoiak sortu ditugu, beraien musikarekiko handitasuna fisikoki gorpuztuz.

Les Grandes Personnes konpainia frantsesak, Kukubiltxo antzerki taldearekin eta euskal musikari profesionalekin batera lan egin dute diziplina anitzeko proiektu honetan, kaleak hartzen dituen errepertorio herrikoia aurkeztuz, gaurkotasunez lagunduriko soinu banda batek alaituta.