Hybrid
Halako batean, Japon eta Euskal Herria elkartu ziren, eguzki atera berria eta xirimiria elkarrekin dantzan jarriz.
Motoko Hirayama dantzari eta koreografa, Oreka TX taldearekin eta Ainu etniako Emi Toko abeslariarekin elkartu eta Hybrid proiektua eratu zuten.
Kultura zahar bezain aberatsa duten artisten arteko elkartrukearen emaitza da ikuskizuna, esperimentazio eta ikerketan murgilduz, bi kulturen sustraiek bat egin zuten dantzaren eta txalapartaren bidez sorturiko erritmoak oinarri izanik.
Samurtasunez beteriko potentzia sortu zen elkarrengandik hain urruti dauden kulturak hurbildu zirenean.
Japoniar-euskal proiektu honek zubi bat eraikitzen du artista eta diziplina ezberdinen artean; Eurasiaren ertzetako bi herri ezberdinen arteko nahasketa; koreografa japoniarrak sorturiko mugimedu fisikoak ardatz hartu eta hibrido berri eta errepikaezina sortuz.