PiKoTaiLuKe
“Ez diogu jolasteari uzten zahartzen garelako; jolasteari uzten diogulako zahartzen gara.”
Bizitza modu jostagarrian begiratzeko aldarria da Pikotailuke. Bizitzaren jostailuak bagina bezala, bizitza gure jolastokitzat hartuko dugu, emozioak gidaritzan jarri eta adimenari jai emanez.
Ikuskizun honetako artistak jostailu bilakatuko dira eta musika eta jolasaren ezinbesteko lotura taularatuko dute. Ezin da kasualitatea izan beste batzuen artean ingelesez zein frantsesez hitz berbera erabiltzea jolastu eta instrumentuak jotzeko aditza izendatzean: play, jouer…
Adierazpen artistikoak dira bizitza eta jolasaren arteko zubia, emozioak adierazteko hizkuntza unibertsala. Musika oinarri, jostailu eta zirkuko beste hainbat elementurekin borobilduko da ikuskizuna, esentziatik garaikidetasunerako bidea josiz, haurtzarotik helduarora… mundo jostagarri eta koloretsu baterako bidaia eskainiz.
Pikotailuken Oreka TX boskoteaz gain, Thierry Biscaryren ahotsa, Garazi Pascualen ekilibrismoak eta Xabi Larrea eta Gorka Pereiraren zirku-munduko malabar eta akrobaziak izango dira.