Oreka TX-ek hiru kontzertu eman ditu Glasgown ospatu den Celtic Connections jaialdian. Urtarrilaren 25ean goizeko 11:00etan Glasgowko 2.000 ikasleen aurrean txalapartaren jatorria azaltzeko aukera izan du euskal taldeak kontzertu pedagokiko baten bitartez, eta 20:00etan, Tosta Bandarekin batera, Royal Concert Hall aretoa dantzan jarri du. Bestetik, urtarrilaren 26an, Royal Concert Hall aretoaren bigarren espazioan, Silex proiektua aurkeztu du.
Celtic Connections urtero ospatzen den folk, sustrai musika eta munduko musikak batzen dituen jaialdia da. Jaialdia musika zeltiarraren eta munduko musiken arteko konexioak ospatuz nazioarteko erreferente bilakatu da.
Oreka Tx-en partaidetza, Etxepare Euskal Institutuak Eskozian 2019 osorako antolatu duen #ScotlandGoesBasque programazio kulturalaren ekintzetako bat da. Egitasmo honek, Eskozia eta Euskal Herriaren arteko harremana sendotzea bilatzen du kulturaren, arteen eta hizkuntzaren bitartez. Aukera ezinobea izan da Oreka TX-en musika nazioartean ezagutzera emateko eta naizoarteko sektoreko profesionalekin harremanak sortzeko.