Txalaparta biraka

Mugimendu eta erritmo primitiboak orainaldira ekarriko dira, egunerokotasunera, kalera, biribilketa moldean.

Txalaparta kaleetara ateratzeko grinak bultzatu zuen Oreka TX proiektu hau martxan jarri eta Aittitte Ttakun txalapartariekin eta Zozongo perkusio taldearekin batera ikuskizun ibiltari eta berritzaile hau abiatzera.

Gurpildun gurditxoez baliatuz, oinarrian estatikoa den txalaparta hiri edo herriko kaleetan zehar ibiliko da, beste instrumentu tradizional eta perkusiozkoekin batera toki eta ikuslego ezberdinengana heltzea ahalbidetuz.

Musika moldaketak ikuskizunerako propio sortu eta egokitu dira. Iraganeko izaera egungo bizitza eta jende artean murgiltzen du kalegira honek, baserri-giroa eta hiritarra bateratuz, estatikoa eta dinamikoa, zaharra eta berria, lehenaldia eta orainadia, dena bat.